Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

KARPIN ABENTURA ETA POZALAGUA KOBAZULOA - 1. DBH (BIO-GEO) 2017-2018

Urriaren 24 eta 26an Karrantzara joan ginen 1.mailako ikasleekin. 

Lehenengoz, Karpin Abentura, Faunaren Babez Zentroa, bisitatu genuen, animalia asko ikusi genituen, gainera hango gidariak azpimarratu zuen han dauden gehienak maskota abandonatuak direla. Jende askok edozein animalia etxean izan dezakela pentsatzen du eta haietaz arduratzea zein neketsua den konturatu orduko, edozein lekutan askatzea erabiktzen du. Horren ondorioz espezie inbaditzaileak ager daitezke. Gizakiaren interesak eta naturaren oreka bat ez datozenean,  kaltea denok pairatzen dugu, beraz maskota bat izan aurretik, ondo hausnartu behar dugu, natura zaintzea denon ardura da eta.

Bazkaldu ondoren, Pozalaguako kobazuloa bisitatu genuen. Han ez zeuden animaliak, baina harrien bizitzari buruz ere gauza asko ikasi genituen. Ikusgarria da naturak egindako arte lana hor barruan harkaitzetako arrakalak, ura eta mineralei esker: estalaktitak, estalagmitak, zutabeak eta, kobazulo honen esanguratsuenak, estalaktita eszentrikoak. Azkenik, marrazki eta forma batzuk topatzen jolastu ginen: lehoi baten aurpegia, hartzaren burua, sorgina, atzamar bat, magdalenak... Benetan ederra! Primeran pasatu genuen!


 








Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario